Agur, Andre, Erregina santu, Jainkoaren Ama santu, Maria,
Eliza bihurturiko birjina!
Zeruko Aita txit santuak hautatu zintuen,
eta hark bere Seme maite txit santuarekin
eta Espiritu Santu Laguntzailearekin batera sagaratu.
Zuregan egon zen eta dago graziaren bete-betea eta on guztia.
Agur, Jainkoaren jauregia,
agur, Jainkoaren etxola,
agur, Jainkoaren etxea!
Agur, Jainkoaren jantzia,
agur, Jainkoaren mirabea,
agur, Jainkoaren Ama!
Eta agur zuek, bertute santu guztiok,
Espiritu Santuaren graziaz eta argiaz
fededunen bihotzetan isuriak zaretenok,
fedegabe izatetik Jainkoarekiko fededun izatera bihurtzeko.
(Asisko San Frantzisko)